Oñatiko udala

Irailaren 26an artisau azoka egingo da, herriko eta kanpoko artisauekin

2021/09/15
Card image cap
(Arg: Goiena)
Parte hartzeko izen-ematea ostiralean itxiko da

  Iaz herriko artisauentzat mugatu zen azoka ireki eta kanpoko esku-langileentzat ere izango da. Azoka eremua bera ere zabalduko da guztiei leku egiteko; artisauak merkatu plazan eta Azoka Kultur Gunea karpan kokatuko dira. Nahikoa leku egongo da eta hasiera batean, ez da partaide kopurua mugatu. Eguna zehaztuta dago, irailaren 26an izango da, goizez.

  Orain artisauak falta dira eta horretarako izen-ematea zabaldu du udaleko Kultura departamentuak. Oñatiko nahiz kanpoko artisauek parte hartu ahal izango dute. Izen-ematearekin batera, egiten dituzten artisau lanak aurkeztu beharko dituzte, argazkiak edota txostenak bidalita. Eskaerak kultur etxera mezu elektronikoa bidaliz egin behar dira. Hau da helbidea: kultura.idazkaritza@onati.eus

  Izena emateko epea ostiralean, irailaren 17an, amaituko da eta hautaketa berehalakoan egingo da, erantzunak, irailaren 21 edo 22an jakinaraziko baitira.

  San Migel egunaren bueltan ohikoa izaten da artisau azoka gurean. Urteetan, Herri egunarekin ospatu izan da, unibertsitateko klaustroan. Aurten, bigarren urtez jarraian, ezin izango da bertan egin, baina hitzordua beteko da, irailaren 26an, merkatu plazan eta ondoan kokatuko den karpan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!