Oñatiko udala

Ia 86.000 euro banatuko dira herriko taldeen urteko kultur programa eta sorkuntza lanak gauzatzeko

2022/07/05
Card image cap
Udalaren dirulaguntza jasoko duen lanetako bat
31 talde eta proiektuk jasoko dute udalaren dirulaguntza

  Bi laguntza lerro ditu udaleko Kultura departamentuak, urteko programazioa aurrera eramateko, batetik, eta sormen lanerako dirulaguntzak, bestetik.

  Lehen laguntza lerroa da diruz handiena eta 15 talde edo elkarteren urteko programak babestuko dira aurten. Atal honetan laguntza handienak Oñatiko Ganbara abesbatzak, Oñatz dantza taldeak, Ganbara kantu eskolak eta Hots abesbatzak jasoko dituzte. Ilunpetan argazkizaleen taldeak, Txinparta bertso eskolak, Lizargarate trikitizale taldeak, Oñatiko margo taldeak, Irazan antzerki guneak, Algaraz ikuskizun elkarteak, Zinzelkatzaileak elkarteak, Orkestak, Laburmetraien rallyak eta Nabarralde elkarteak ere udalaren babes ekonomikoa jasoko dute. Onartu diren 15 egitasmoetara 70.000 euro bideratuko ditu aurten Udalak. Orain % 60a ordainduko da eta gainontzekoa, azaroaren 30a bitartean entregatu beharko duten memorian zurituko gastuen arabera, urte amaiera baino lehen.

  Kultura departamentuak sormen lanetarako dirulaguntzak ere eman ohi ditu. Atal honetan 17 eskaera jaso ziren baina batek uko egin zion eta 16 onartu dira, guztira, 15.873 euro banatuz. Oñatiko Ganbara abesbatzak, Sharon Stoner taldeak, Mirari Sagarzazuk, Andoni Camposek, Unai Letek eta Karmelo Alberdik abesti eta disko grabaketetarako udalaren dirulaguntza jasoko dute, baita Ganbara kantu eskolak ere “Gure musika sortuz” proiekturako. Laburmetraien produkzioan Kepa Aranbururen El imbecil lanetarako laguntza emango da eta argitalpenetan, Leire Kortabarria, Felipe Uriarte, Gure Bazterrak kultur elkartea, Ander Lizarralde, Jesus Mari Ugarte, Ion Fernandez de las Heras eta Urko Egañaren lanak diruz babestuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!