Oñatiko udala

Ia 80.000 euro banatuko ditu herriko taldeen urteko kultur programa eta sorkuntza lanak gauzatzeko

2021/06/21
Card image cap
Udalaren dirulaguntza jasoko duen sormen lanetako bat
28 talde eta proiektuk jasoko dute udalaren dirulaguntza

  Bi laguntza lerro ditu udaleko Kultura departamentuak, urteko programazioa aurrera eramateko, batetik, eta sormen lanerako dirulaguntzak, bestetik.

  Lehen laguntza lerroa da diruz handiena eta 13 talde edo elkarteren urteko programak babestuko dira aurten. Atal honetan partidarik handienak Oñatiko Ganbara Abesbatzak, Hots abesbatzak, Oñatzek eta Ganbara kantu eskolak jasoko dituzte. Ilunpetan argazkizaleen taldeak, Txinparta bertso eskolak, Lizargarate trikitizale taldeak, Oñatiko Margo Taldeak, Irazan antzerki guneak, Algaraz Ikuskizun elkarteak, Zinzelkatzaileen elkarteak, Zarramarra taldeak eta Nabarralde elkarteak ere udalaren babes ekonomikoa jasoko dute. Onartu diren 13 egitasmoetara 65.737 euro bideratuko ditu aurten Udalak. Orain % 60a ordainduko da eta gainontzekoa, azaroaren 30a bitartean entregatu beharko duten memorian zurituko gastuen arabera, urte amaiera baino lehen.

  Kultura departamentuak sormen lanetarako dirulaguntzak ere eman ohi ditu. Atal honetan 15 eskaera jaso eta onartu dira, guztira, 13.868 euro banatuz. Larru beltzak eta Valls & Band taldeek eta Iker Martinez de Zuazo eta Karmelo Alberdik diskoak grabatzeko udalaren dirulaguntza jasoko dute, baita Ganbara kantu eskolak ipuin muskatuak sortzeko ere. Ganbara faktoriaren aldizkariak eta Faktoria musika kanalaren sorrerak udalaren babes ekonomikoa jasoko dute. Laburmetraien produkzioan ere Aita lanerako eta Kepa Aranbururen El imbecil lanetarako laguntza emango da eta argitalpenetan, Hortensia Alcalaren liburua, Urko Egañak haurrentzat sortutakoak, Lesvos fantzineak eta Oñatiko sugeen inguruan osatuko denak ere udalaren dirulaguntza izango dute aurten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!