Oñatiko udala

Hasi dira Gabonetako argi eta apaingarriak jartzen

2021/11/08
Card image cap
Udaletxeko fatxada, goizean
Abenduaren 9an piztuko dira

  LCT enpresa arduratuko da aurten ere Gabonetako apaingarriak jartzeaz. Lehen elementuak jartzen hasi dira kale Barrian, Atzeko kalean eta plazan. Baina kale Zaharra, Kalegoiena eta Unibertsitate etorbideko biribilguneak eta Bidaurretako arbola ere apainduko dira. Foruen enparantzan udaletxeko balkoian Urte Berri on kartela jarri da jada eta bueltako arkupetan argiz jantziko diren bolak zintzilikatzen hasi dira. Magnolio arbolak ere apainduko dira, baina aurretik, neurriz kanpo luzatutako adarrak mozten aritu dira goizean lorezainak.

  LCT elektrizitate enpresak argiak jarri eta kendu ez ezik, sistemaren mantentze lanak egingo ditu. Iaz ere Pasaiako enpresa honek egin zituen Gabonetako argiteria lanak eta orduan gure kaleak apaindu zituzten hainbat esfera eta dado erraldoiak bueltatu dira. Hilabete falta da ordea elementu apaingarri horiek piztu daitezen, abenduaren 9an piztuko baitira. Argiak eta apaingarriak Gabonak amaitu arte, urtarrilaren 7ra arte mantenduko dira.

  Muntatze, desmuntatze eta mantenu lanak nahiz elementu apaingarrien alokairuak, 17.424 euroko aurrekontua du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!