Oñatiko udala

Hainbat udal zerbitzuk ordutegia murriztuko dute abuztuan

2022/07/28
Card image cap
HAZ bulegoak, liburutegiak eta kiroldegiak ordutegia egokitu dute abuztuan

  Herritarren Arreta Zerbitzua 8:30etik 14:30era irekiko da abuztuan, astelehenetik ostiralera. Abuztuaren 15ean itxita egongo da. Joan aurretik hitzordua hartu behar da. Udal agiriren bat eskuratu edo tramiteren bat egin behar duenak, 010 doako zenbakira edo 943 780411 zenbakira deitu behar du, telefonoz, hitzordua eskatzeko. Udaletxeko HAZ zerbitzuaren ordutegi berean hartu ahal izango da txanda.

  Udal liburutegian ere ordutegi berezia izan ohi dute abuztuan. Zerbitzua astelehenetik ostiralera eta goizez soilik irekiko da: 9:30etik 13:30era. Ordutegi horretatik kanpo dokumenturen bat itzuli nahi duenak kanpoko buzoian utzi dezake. Ordutegi murriztu hau irailaren 4ra arte luzatuko da. Iraileko lehen astelehenarekin neguko ordutegia indarrean sartuko da udal liburutegian.

  Abuztuko igandetan Zubikoa kiroldegia itxi egingo da, ohikoa denez. Astelehenetik larunbaterako ordutegia ere moldatu egingo da eta 10:00tatik 20:00tara zabalduko dira kiroldegiko instalazioak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!