Gaztelekuko Xake txapelketa herriko 7 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendu zaie aurten

Pandemiari aurre egiteko mugikortasuna mugatzen zuten eta larunbatera arte indarrean egon diren neurriekin bateragarria zen aukeraren alde egin dute Gaztelekuko arduradunek, urteroko hitzorduari eutsi ahal izateko. Hau da, partaidetza, herriko gazteetara mugatzea erabaki dute.
Datorren urtarrilaren 2an ospatuko da Gaztelekuko XXVI. Xake txapelketa, Oñatiko 7 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Ohikoa denez, jokoa, suitzar erara izango da, 6 itzulera eta bakoitzak 15 minutu izango dituelarik. Parte hartzeko izena eman behar da, Gaztelekuan bertan edo telefonoz hara deituta: 658 725 679 zenbakira. Abenduaren 27an amaituko da izena emateko epea. Plazak mugatuak dira, egungo egoerak hala eskatzen baitu.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!