Aldaketa puntual bat egitea onartu da gazteen emantzipaziorako diru laguntzen baldintzetan

2017/02/24
Card image cap
Herentzian jasotako etxeen alokairua xamurtzera dator neurria

  Emantzipazio diru laguntzak jasotzeko baldintzetako baten zatia soilik aldatu da. Baldintzetan, diru laguntza eskatzen duen gaztearen eta errentatzailearen artean familia loturak mugatuta daude  odolkidetasun edo ahaidetasuneko bigarren mailaraino. Baina herentzian jasotako etxeak alokatzerakoan salbuespen bat egingo da aurrerantzean, baldin eta,  errentari horrek herentzia edo dohaintza bidez eskuratutako etxebizitzaren jabetza beste lagun batzuekin konpartitzen badu eta berari dagokion jabetza portzentajea % 34a edo gutxiago bada. Etxebizitzaren partaidetza balioa  ere mugatzen da, gehienez, 75.000 eurokoa izan daitekelarik.

  Atzoko Osoko Bilkuran proposatu zen aldaketa puntual hau udalbatzako kide guztian aldeko botoz onartu zen. Horrela, herentzian jasotako etxeen alokairua erraztuko da baita familia bereko kideen artean ere. Hau da, gurasoek edo osaba-izebek seme-alaba eta ilobei herentzian jasotako etxebizitza alokatu ahal izango diete, beti ere, etxebizitzaren herena baino gehiagoren jabe ez diren kasuetan. Aldaketa honek, iaz egin zen kontsulta batean azaldutako kasuistikari aurre egiten dio.

  Atzo, behin behinekoz onartu zen aldaketa puntual honen iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da alegazioetarako epea irekiz. Alegaziorik ez badago automatikoki behin betiko izaeraz onartuta geratuko da eta emantzipaziorako diru laguntzak eskatzeko deialdia zabalduko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!