Gaurdanik eskatu daiteke posta bidezko botoa apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako

Apirilaren 28an Oñatin egongo ez denak, edo botoa dagokion hauteskunde mahaian zuzenean ematerik ez duenak, posta bidez emateko eskaera egin dezake gaurdanik. Apirilaren 18ra arteko epea dago posta bidezko botoa eskatzeko.
Botoa postaz eman ahal izateko eskaera estatuko edozein posta bulegotan egin daiteke. Horretarako, NANrekin, karnetarekin joan behar da. Gero, apirilaren 8tik aurrera , Hauteskunde Juntak igorritako dokumentazioa jasoko da eskatzaileak adierazitako helbidean. Dokumentazio horretan, hauteskundeetara aurkezten diren alderdi eta aukera guztien papeletak, eta botoa postaz nola eman behar denaz azalpenak emango dira. Atzerrian bizi direnek, kontsulatuen bidez egin beharko dute tramitazio hori.
Gaur bertan argitaratu da BOEn Diputatuen kongresua eta Senatuaren disoluzioa eta ondorioz, hauteskunde berrietarako deialdia. Horren arabera jada, hauteskunde orokorren aurreko eta ondorengo egutegia martxan jartzen da.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!