Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkion udal tasak ordaintzeko epea ostiralean amaituko da

Tasei dagokienean gutxi dira ordaintzeko daudenak. Kontzeptu ezberdinak tarteko bideratu ziren 5648 errezibotatik 147 bat dira ordaintzeke daudenak, % 2,6, gutxi gora behera. Baina epea betetzen ari dela eta beranduago ordaintzeak errekargoa izango duela jakinaraziz gogorarazte gutuna bidali zitzaizkien pasa den astean udaletxetik. Borondatezko ordainketa epea ostiralean amaituko da. Garaje, hilerri eta ibi iraunkorrari dagozkien udal tasen kobrantzatik, udalak aurten ia 106 mila euro jasoko ditu.
Datorren astelehenean amaituko da berriz, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga ordaintzeko epea. Kasu honetan udalak jasoko duen dirua dezentez gehiago da, ia 497 mila euro. Kasu honetan dena den, oraindik etorkizuneko aditz forma erabili behar da, errezibo gehienak ez baitira azken egunera arte, datorren astelehenera arte, kobratuko.
Urtean, milioi bat eurotik gorako fakturazioa duten enpresek ordaindu beharreko zerga da. Zerrendan, 172 enpresa daude. Bakoitzak ordaindu behar duen kopurua handia da, horregatik ordainketa ahal den gehiena atzeratzen da. Udalak ere, helbideratuta dituen erreziboen kargua azken egunean egiten du. Hori jakinaraziz, zerga ordainketa helbideratuta dutenei oharra bidali zitzaien, udalak dituen helbide, kontu korronte zenbaki eta beste hainbat xehetasun egiaztatu zitzaten.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!