Oñatiko udala

Eratu dute udalbatza berria

2011/06/11
Mikel Biain izendatu dute alkate eta udalbatza berria ere eratu dute. Alde bietako herritarrak egon dira inbestiduraren momentuan.

Bilduren 11 zinegotzien botoekin izendatu dute Mikel Biain Oñatiko alkate berri. EAJko zinegotzien euren alderdiko zerrendaburuari, Lourdes Idoiagari eman diote botoa. Udalbatza berria eratu ostean, alkate agintea irudikatzen duen txibita eman dio Idoiagak Biaini, eta zorionak eman eta zorte ona opa dio. 

Alkate berriaren lehen hitzak

Herritarrak zorintzeko izan dira Mikel Biain alkate berriaren lehen hitzak. Esan du parte-hartzearen alde egingo dutela lana eta "herrigintzan lana egiteko prest dauden herritar guztiekin batera" egingo dutela lana. Preso dauden oñatiarrak ere izan ditu gogoan.

Osoko bilkuren aretoan herritar asko egon dira inbestidura gertutik jarraitzen, Bilduko zein EAJko herritarrak. Udalbatza berriaren argazkia atera ostean, behera jaitsi dira zinegotzi guztiak, eta udaletxe aurrean aurreskua dantzatu diete.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!