Oñatiko udala

Enpresagintza Fakultatearen eskaintza akademikoa aurkezteko 12 ate ireki jardun zehaztu dira jada

2021/09/16
Card image cap
MUko ikasturte hasierako ekitaldi ofiziala bihar egingo da

  Pandemia egoerara egokitu ditu Mondragon Unibertsitateak ate ireki jardunak, bigarren urtez. Batzuk online izango dira baina gehienak aurrez aurre beteko dira, hori bai, aforo mugak jarrita. 2021-2022 ikasturtea hasi besterik egin ez den honetan, datorren ikasturtean balizko ikasle izan daitezkeenei zuzendutako ate irekien egutegia zehaztu da jada, eta izena emateko esteka zintzilikatu berri du MUk. Guztira, 120 saio osatuko dira kanpus ezberdinetan, eta Oñatin, 12; LEINN edo Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduetarako seina ate ireki jardun antolatu dira. Guztiak aurrez aurre egingo dira, printzipioz, eta ikasle bakoitzeko gehienez hiru pertsona joan ahal izango dira.

  Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza graduaren inguruko lehenengo ate ireki jarduna azaroaren 11n egingo da eta hurrengoak, abenduaren 12an, urtarrilaren 22an, otsailaren 26an, martxoaren 24an eta apirilaren 30ean izango dira. Azarokoa eta martxokoa arratsaldeko 17:30tan hasiko dira, gainontzekoak, 11:00tan hasiko dira.

  Enpresa administrazioa eta zuzendaritza graduari dagozkion ate ireki jardunak ere sei izango dira: azaroaren 13an, abenduaren 11n, otsailaren 5ean, martxoaren 5ean, apirilaren 30ean eta maiatzaren 12an. Kasu honetan, lehenengo bostak 11:00tan hasiko dira, eta maiatzekoa, 18:30tan.

  Ate ireki jardun hauetan, formakuntza eskaintza aurkezten da eta instalazioak bertatik bertara ikusteko aukera dago. Jardunaldi bakoitza bi ordu ingurukoa izaten da eta zalantzak argitu daitezke graduetako arduradunekin, zuzenean parte hartzen baitute aurkezpenetan. Parte hartzeko aurrez izena eman behar da MUko web atarira sartuta. Izen-ematea aktibatuta dago jada.

  Hori, 2022-2023 ikasturtean MUko ikasle izan daitezken horiei zuzenduta. Aurtengo ikasturtea martxan dago jada baina hasierako ekitaldi ofiziala bihar eguerdian egingo da Donostian, Basque Culinary Center-en.
Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartuko du ekitaldian, Jokin Bidarratz Hezkuntza sailburuarekin batera. Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak egingo die ongietorria. Ikasturte hasierako hitzaldi magistrala berriz, Basque Culinary Center-eko irakasle eta ikerlari Usune Etxeberriak emango du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!