Oñatiko udala

Enpresagintza Fakultatea ikusi eta bertako eskaintza akademikoa aurkezteko 6 ate ireki jardun egingo dira ikasturte honetan

2018/10/17
Card image cap
Lehenengo bisita urriaren 25erako programatu da

  Enpresagintza falkultateak dituen kanpus ezberdinak ezagutzera emateko 22 ate ireki jardun antolatu ditu 2018-2019 ikasturterako. Kontu egin behar da Oñatin eta Irunen bezala, Bilbon, Madrilen eta Bartzelonan ere ikasketa eskaintza duela Mondragon Unibertsitateak enpresagintza arloan. Eta Enpresagintza fakultatean bezala, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean, Gastronomia Zientzien fakultatean eta Goi Eskola Politeknikoan ere antzerako jardunaldiak programatu dira. 

  Ate ireki jardun hauetan, fakultate bakoitzak duen formakuntza eskaintza aurkezten da, instalazioak bertatik bertara ikusteko aukerarekin batera. Jardunaldi bakoitza bi ordu ingurukoa izaten da eta zalantzak argitu daitezke graduetako koordinatzaileekin, zuzenean parte hartzen baitute aurkezpenetan.

  Enpresagintza fakultateak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako gradua eta Lidergo Ekintzaileko eta Berritzaileko gradua ematen ditu Oñatiko kanpusean. Guzti horri buruzko informazioa emango da gurean, Oñatin antolatu diren sei ate ireki jardunetan. Lehena, datorren astean, urriaren 25ean egingo da, 18:00tan. Hurrengoak berriz, azaroaren 17an, abenduaren 13an, Otsailaren 2an, martxoaren 23an eta maiatzaren 9an izango dira. Abendua eta maiatzekoa arratsaldez izango dira, 18.00tatik aurrera eta gainontzekoak, larunbatetan, 11.00etan hasi eta eguerdiko ordu bata inguruan amaitzea aurre ikusten da.

  Parte hartzeko interesa dutenei, aurrez izena ematea eskatzen zaie www.mondragon.edu web atarira sartuta edo honako telefono zenbakira deituta: 902 110 436

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!