Oñatiko udala

Domekan amaituko da bainu denboraldia Usakon eta ur uhinak parkean

2021/09/08
Card image cap
Zubikoako solariuma ere domekan itxiko da

  Ez da aparteko gertakari edo ez-ustekorik izan herriko bainu-lekuetan: Usako, ur uhinak parkean edota Zubikoa igerilekuko zelai eta solarium-ean. Uda lasaia izan dela jakinarazi digute kiroldegitik. Eguraldiak ez du askorik lagundu, eta eguzki eta bero egunak azken urteetakoak baino gutxiago izan dira, eta ondorioz, gune ezberdinen erabilera ere txikiagoa izan da. Beroa izan den egunetan jendea erruz joan da gune batera zein bestera, baina aforoa kontrolatzeko protokoloa jarraitu da.

  Usakon surik, barbakoarik ezin zela egin ere gogoratu behar izan zaie zenbait talderik, baina ez ei da aparteko arazorik izan, esan bezala. Errepide aldameneko belardi bat aparkaleku gisa ireki da aurten berriro eta horrek Zañarturako bidean autoak pilatzea ekidin du, hein handi batean. Horrek eta Herribusak bertaraino egin dituen zerbitzuak. Hau ere aste honetan amaituko da. Herribusak ostiralean beteko ditu Usakorainoko azken zerbitzuak.

  Kiroldegiko berdegunea eta solariuma ere domekan itxiko da eta ondorioz, igerilekuan jolaserako gorde diren hiru kaleak normaltasunez erreserbatu ahal izango dira astelehenetik aurrera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!