Oñatiko udala

Debagoieneko Gurutze Gorriak eskolako materiala banatu die eskualdeko 160 neska-mutikori

2021/09/07
Card image cap
(Arg: Debagoieneko Gurutze Gorria)
97 familiaren beharrak arindu dira

  Prestatu diren lote guztiek motxila, margoak, boligrafoak, gomak, etab duten kutxatila eta koadernoak dituzte, besteak beste. Mateiala gertatzeko orduan haurren adina eta ikasturtea hartu dira kontuan.

  Eskaera guztiei erantzun ahal izan zaie, Debagoieneko Gizarte Zerbitzuen eta Gurutze Gorriaren elkarlanari esker. Bailarako Gizarte Zerbitzuek artatutako familien beharrak begiratu dira, ea Lehen eta Bigarren Hezkuntzako mailetan matrikulatutako seme-alabak dituzten. Zaurgarritasun egoeran dauden familien gastua arintzea da ekimenaren helburua.

  Eskola-materialaren bilketa Orain inoiz baino gehiago kanpainaren baitan kokatzen da. Materiala Debagoieneko Gurutze Gorriak berak erosi du, bazkideen dohaintzetatik eta Urrearen Zozketatik duen diru funtsari esker.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!