Oñatiko udala

Debagoienako Gurutze Gorriak jostailu berriak jasotzeko kanpaina abiarazi du

2021/12/02
Card image cap
Eskualdeko 245 haurrentzako jostailuak lortzea da helburua

  Debagoienako Gurutze Gorriak haien eskubideak jokoan lemapean jostailu bilketa kanpaina abian jarri du, beste urte batez. 0 eta 12 urte bitarteko bailarako haur guztiek jolasteko duten eskubidea bermatu nahi da eta jolasek eta jostailuek hezkuntzarako eta balioak transmititzeko tresna gisa duten garrantzia azpimarratzea. Kanpaina, jostailu-hezitzailea proiektuaren baitan kokatzen baita.

  Covid-19ak sortutako pandemiak familia askoren egoera larriagotu egin du eta iazko urtearekiko eskaerak gutxitu diren arren, 245 haurrentzako jostailuak behar dira. Horregatik jostailuen kanpainan laguntzeko deia zabaldu du aurten ere Gurutze Gorriak.

  Osasun-egoerak kanpainaren gauzatze modua ere aldatu zuen iaz eta emaileen eta boluntarioen arriskua murrizteko asmoz, diru ekarpenak Gurutze Gorriaren kontu korrontean zuzenean sartuz egitea eskatzen da. Laboral kutxan du kontua (ES22 3035 0001 51 0010018156) eta JOSTAILUA kontzeptua adierazita, dirua zuzenean sartzea eskatzen da. Halaber, jostailuak biltzeko eta jostailu-txekeak saltzeko puntu fisikoak egongo dira Arrasateko Hiper Eroskin, bihar, etzi eta hurrengo larunbatean, hau da, abenduaren 3an, 4an eta 11n. Debagoieneko Gurutze Gorriaren Elorregiko egoitzan ere utzi ahal izango dira jostailuak aipatu hiru egun horietan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!