C1 prestatzeko ikastaroa antolatu du euskaltegiak

2023/06/02
Card image cap
Ekainaren 26tik uztailaren 21era luzatuko da ikastaro trinkoa

  C1 agiria eskuratzeko prestaketa ikastaroa antolatu du udal euskaltegiak, beste uda batez. 80 orduko ikastaro trinkoa izango da eta ekainaren 26tik uztailaren 21era, goizetan, 8:30tatik 13:00ra egingo da. Helburua, ikastaroan parte hartzen dutenak HABEko 2. deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da.

  Gutxienez 7 laguneko taldea behar da ikastaroak aurrera egin dezan. Ekaina hastearekin ireki da izen-emate epea eta ekainaren 21era arte luzatuko da. Ikastaroaren prezioa 120,50 euro da baina langabezian egon eta laguntzarik jasotzen ez dutenek doan izango dute; laguntza jasotzen dutenek berriz, matrikula hobaritua izango dute.

  Argibide gehiagorako, egokiena, Bidebarrieta kalean dagoen udal euskaltegian galdetzea da. Izena ere, bertan eman behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!