Oñatiko udala

C1 prestatzeko ikastaroa antolatu du euskaltegiak

2021/06/01
Card image cap
Ekainaren 28tik uztailaren 23ra luzatuko den ikastaro trinkoa da

  EGA zenaren pareko maila egiaztatzen duen C1 agiria eskuratzeko prestaketa ikastaroa antolatu du udal euskaltegiak, beste uda batez. 80 orduko ikastaro trinkoa izango da eta ekainaren 28tik uztailaren 23ra, goizetan, 8:30tatik 13:00ra egingo da. Helburua, ikastaroan parte hartzen dutenak HABEko 2. deialdiko azterketa itxira joateko prestatzea da.

  Taldea mugatua izango da, gehienez 10 lagun onartuko dira, eta izen-ematearen hurrenkera gordeaz osatuko da. Gaur ireki da izen-emate epea eta ekainaren 25era arte luzatuko da. Ikastaroaren prezioa 118 euro da baina langabezian egon eta subsidiorik jasotzen ez dutenek doan izango dute; subsidioa jasotzen dutenek berriz, matrikula hobaritua izango dute. Pandemiari aurre egiteko babes protokoloa jarraituko da eta derrigorrezkoa izango da musukoa jartzea eta higiene neurriak hartzea.

  Argibide gehiagorako, egokiena, Bidebarrieta kalean dagoen udal euskaltegian galdetzea da. Izena ere, bertan eman behar da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!