Bide mozketa bihar 16.15-17.30

2015/03/13
Oñatiko XXIV. Duatloia jokatuko dela eta GI.2630 errepidea eta GI.3593 errepidea itxi egingo dira

  GI.2630 errepidea, San Prudentziora doan errepide nagusia da eta konkretuki Oñati eta Zubillaga artean itxiko da. GI.3593 errepidea berriz, Olaterako errepidea da eta  Lamiategiko bidegurutzera bitartean itxiko da. Bi errepide hauek arratsaldeko 16.15-17.30 bitartean itxiko dira. Arrasate, Bergara aldera joateko, Udana eta Deskargatik barrena joan beharko da.

  San Prudentzioko bidegurutzean, Oñatirako bidea itxita dagoela jakinaraziko da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!