Bi orduko argi mozketa egingo da ostegunean Garagaltza auzoan

Urrutxu Barri Tranformazio Zentroan hainbat lan egin behar ditu Oñargi enpresak; transformadorea ordezkatu, aldatu, eta zerbitzu osagarrien transformadoreko oinarriak muntatuko dira. Hobekuntza lan horiek egin ahal izateko bi orduko argindar mozketa egingo da Urrutxu inguruan etzi, ostegunez, 15:00etatik 17:00etara, hain zuzen.
Ostegun arratsalderako iragarri den argi mozketak hiru baserriri eragingo die: Urrutxu, Urrutxu Barri eta Eguzkizabal baserriei, baina baita hilerriko eta inguruko argiteria publikoari, ur depositoari eta Garagaltzako ekarpen guneari ere. Argi mozketak bestelako arazo edo ondoriorik izan ez dezan, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen du Oñargi enpresak. Argia, aurre-abisurik gabe emango dela zehaztearekin batera.
Oñargi enpresak herriko argindar-sarea hobetu eta berritzeko prozesuan jarraitzen du. Ahalegin horretan hainbat lan egingo dira etzi, ostegunez, Urrutxu Barri Transformazio Zentroan. Jakinarazpen orriak banatu dira argi mozketa izango duten hiru baserrietara eta gainontzeko eraikin eta gune publikoen arduradunei ere jakinarazi zaie.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!