Oñatiko udala

Bi argi mozketa iragarri ditu Oñargik datozen egunetarako

2017/01/17
Card image cap
Bihar goizean Olabarrietan eta etzi gauean Bidebarrietan argindarra etengo da hainbat hobetze lan egiteko

  Oñargi enpresak Olabarrieta III eta Bidebarrieta I transformazio zentroak berritu behar ditu. Konkretuki, Olabarrieta IIIko zentroan fusibleen ordezkatze lana egingo da eta Bidebarrieta Ieko zentroan berriz, kabinen ordezkatzea, hau da, fusibleak kendu eta etengailu automatikoen instalazioa egingo da. Olabarrietako lanak aprobetxatuz gainera, erdi tentsioko linearen kaleko hainbat zuhaitz moztuko dira. Hobekuntza lan hauek egiteko, bihar goizean Olabarrietan eta etzi gauean Bidebarrieta inguruan argi mozketak egingo dira.

  Bihar goizean, 9:00etatik 13:00etara argindarrik gabe egongo dira Olabarrieta auzoko 75 zenbakitik 80ra eta 90 eta 93 zenbakidun eraikinetan. Lau orduko tarte horretan Olabarrieta III tranfrmazio zentruan berritze lan batzuk egingo dira eta   erdi tentsioko linearen pareko hainbat zuhaitz ere moztuko dira prebentzio neurri gisa, etorkizunean, haizea edota elurraren eraginez adarrak argindar linea gainera erori ez daitezen.

  Ostegunetik ostiralerako gauean bestalde, 1:00etatik 7:00ak bitartean, Bidebarrieta inguruan argia moztuko da. Hornidura etenak, Bidebarrieta kaleko 4 zenbakitik 18ra artekoei eragingo die baina baita ere, Errementari plaza 8-9 eta 10ari eta Zubibarri kaleko 2, 2 ezkerra, 2 eskuma eta 4 zenbakidun eraikinei. Guztietan ostegunetik ostiralerako gauean sei orduko argi mozketa izango dute. Bidebarrieta Ieko zentroan fusibleak kendu eta etengailu automatikoen instalazioa berrituko da.

  Bai Olabarrietan eta baita Bidebarrietan ere, lanak aurre ikusitakoa baino lehenago amaitzen badira hornidura lehenago berreskuratuko da. Baina ez da aurrez abisurik emango. Horregatik, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da. Aipatu bi argi mozketek eragingo dieten baserri eta bebarruetan dagozkien jakinarazpen orriak jarri dira jada.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!