Oñatiko udala

"Bertakoak" guneetan aparkatzeko 169 txartel izango dira 2022an, aurten baino 4 gehiago

2021/11/24
Card image cap
Bertakoentzako aparkalekua Aita Mortara kalean
Txartel berriak postaz bidaliko dira abenduan zehar

  Urtarrilaren 1etik aurrera herriko 169 ibilgailuk izango dute bertakoentzako gordetako guneetan aparkatzeko txartela. Kale Zaharra ingurua hartzen duen 5. gunean, 65ek, eta Bidebarrieta inguruko 6.ean, 104k. Azaroaren 15ean itxi zen epean jasotako alta eta baja eskaerak aztertu ondoren onartutakoak dira.

  Kale Zaharra inguruko gunean aparkatzeko txartel kopurua bere horretan mantenduko da launa alta eta baja aurkeztu direlako. Bidebarrieta ingurukoan aldiz, 4 gehiago izango dira, 8 alta eta 4 baja tramitatu baitira.

  Bertakoen guneetan aparkatzeko baimena duten autoek pegatina aldatu eta 2022ari dagokiona jarri beharko dute urte hasierarako. Txartel-pegatina berriak eskatu dira eta abenduan zehar postaz bidaliko zaizkie 169 onuradunei. Dagokion urteko kuota berriz, otsailean kargatuko zaie udaletxean emanda duten kontu korronteetan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!