Oñatiko udala

"Azken txanpa" outlet azoka ostiralean eta larunbatean

2021/09/01
Card image cap
Kale Barria eta kale Zaharra trafikorako itxita egongo dira

  Beherapen bereziko produktuen erakusketa denda atarietan jarriko da, ohikoa denez. Amets-Berezaok berriz, zenbait kotxe Etxaluzeko plazatxoan jarriko ditu ikusgai. Txandako 20 partaide eta herriko beste zenbait denda animatu dira udaberri-udako azken produktuen eskaintza berezi honetan parte hartzera.

  Eskaintzak denda atarietan jarri ohi dituzte gehienek eta erdigunetik urrun dauden zenbaitek kale Barria eta plaza aldera hurbiltzen dituzte. Horregatik, ostiralean eta larunbatean kale Barria eta kale Zaharra trafikorako itxita mantenduko dira, ez dira zamalanetarako irekiko, erosle eta dendarien segurtasuna bermatze aldera. Hala ere gogoratu behar da Azken txanpa outlet azoka herriko beste zonalde batzuetan dauden dendetan ere egingo dela.

  Erosleek deskontu eta eskaintza bereziak jasotzeko aukera izango dute emakume, gizon eta haur modan, lentzerian, mertzerian, osagarrietan edota oinetakoetan, esaterako. Produktu aukera zabala izango da asteburu atarian, ostiralean eta larunbatean egingo den Azken txanpa azokan. Kale animazioa jartzeko asmoa ere bazuen Txandak, baina Covid-a dela eta oraindik ezin da aforo kontrol gabeko kale ikuskizunik programatu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!