Auzotasuna deritzon atal gehigarriko dirulaguntzak banatu dira

Auzotasuna programaren baitan diru atal gehigarria dauka udalak, auzoek sustatu baina udalaren eskumenekoak zein ardurakoak diren hainbat lan edo auzoaz gaindiko herri onura izan dezaketen egitasmoak diruz laguntzeko. Aurten 22.000 euroko partida gorde zen Auzotasuna ataleko dirulaguntza gehigarri hauetarako eta bost egitasmotara bideratuko da.
Maiatzean zabaldu zen deialdira sei proiektu aurkeztu ziren eta bostek jasoko dute udalaren laguntza: Olabarrietako auzo bideetan biondak jartzea (5.636,10 €); Goribarko Berotegi baserrirako bidea asfaltatzea (6.759,70€); Lezesarrin, Azkoagain eta Urrintxo arteko oinezkoen bidea argiztatzea (4.307,55€), Garagaltza auzoko bideetako kunetak konpontzea (1.495,56€) eta Larrañan, Errekalde eta Torretxebarri artean biondak jartzea (2.801,09). Deialdira aurkeztutako proposamenak baloratzerakoan hiru irizpide neurtu dira: herri onuraren irismena, auzoaren ko-finantziazio maila eta auzolana.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!