Oñatiko udala

Aurten ez da Elkartasun azokarik egingo

2020/12/16
Card image cap
Hala erabaki du Elkar Hezi ikastetxeak, Covid-19aren arriskua saihesteko asmoz

  Hausnarketa prozesu baten ondoren, eta bizi dugun pandemia egoerak hartara bultzatuta, Gabonetako GKEen azokarik ez egitea erabaki du Elkar Hezi ikastetxeak. Aurten elkartasuna barrutik biziko dutela jakinarazi dute, eskolan bertan egin ohi duten sentsibilizazio astea burutzen ari direlako, baina kanpora begirako azokarik ez dute egingo.

  20 urte dira jada Elkar Hezi ikastetxearen ekimenez Elkartasun azoka egiten dela plazan, Gabonen aurreko zapatu batean. Urtero errepikatu den hitzordu honi esker, Oñatin nahiz Euskal Herrian ordezkaritza duten hamaika GKE ezagutu ditugu, babesten dituzten proiektuen xehetasunak eman dizkigute eta lan egiten duten herrialdeetako produktuak, artisau lanak eta bestelakoak erosi ditugu. Bide batez, ipuin kontaketa saioak, te dastaketak, erakusketak eta abar ere egin dira. Ekintza guzti hauen oinarria oñatiarrak sentsibilizatzea izan da. Helburu hori izan dute baita ere ikastetxe barruan azoka prestatzeko lan talde ezberdinak antolatu direnean eta aurreko asteetan kooperanteen testigantzak entzun dituztenean. Sarritan, ikasle ohiak izan dira beraien bizipenak lehen pertsonan azaldu dizkietenak, eta azaltzen jarraitzen dutenak, azokarik ez baina sentsibilizazio astea bai egiten ari baitira egun hauetan zehar Elkar Hezi ikastetxean, lehen eta bigarren hezkuntzako eraikinetan.

  Aurten elkartasuna barrutik biziko dutela jakinarazi dute Elkar Hezi ikastetxeko arduradunek baina datorren urtean, barrutik mundura berriro salto egiteko asmoz daudela, argi utzita. Aurten ez da elkartasun azokarik egingo, esan bezala, baina 2021ean ekimenari berriro obaketako asmoa dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!