Oñatiko udala

22.516 euro banatuko ditu udalak gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean, aurrekontua agortuta

2021/10/08
Card image cap
Trautik udal dirulaguntza jasoko du
26 eskaera jaso dira eta 25i emango zaie laguntza

  Izan ere, 26.ak, Elkarzabal integrazio taldeak, ez baitu beharrezko dokumentazioa aurkeztu.

  Udal dirulaguntzak banatzeko irizpideak aldatu eta zehaztu dira aurten. Hiru atal nagusi baloratzen dira: elkarteek aurkeztutako programa eta jardueraren orientazioa; jardute eremua eta Oñatin egoitza duten edo bertako bazkideak izatea edo herritik egindako zerbitzu eskaerari erantzutea; eta entitatearen funtzioak eta aurkeztutako jardueren helburuak. Atal bakoitzak duen puntuazioa batuz doa eta gehienez lortu daitezkeen 52 puntutik 12 gutxienez eskuratu behar dira udal dirulaguntza jasotzeko.

  Dirua lortutako puntuaketaren arabera banatu da, punturik gehien lortu duen erakundetik hasi eta aurrekontua agortu arte. Baliteke elkarte batek aurkeztutako ekintzaren kostuaren %100 betetzea. GAUTENA elkarteakren kasuan hala gertatu da aurten.

  Orain arte, dirulaguntzak tramuka edo ematen ziren eta kopuruaren araberako taldeak egiten ziren. Aurten, berriz, lortutako puntuazioaren eta eskatutakoaren arabera kalkulatu da eta elkarte bakoitzak kopuru ezberdina jasoko du. Gehienak, Gipuzkoa mailan lan egiten duten elkarteak dira baina tartean daude egoitza Oñatin dutenak ere, hara nola, TRAUTI, Pausoka, Espetxe pastoraltza eta Osasun pastoraltza taldea.

  Gizarte zerbitzuen arloan diharduten elkarteen artean 22.516 euro banatuko dira aurten.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!