Arte, kirol eta udaleku irekietako eskaintza prestatzen hasi dira udal arduradunak

2022/03/09
Card image cap
Aisialdi ekintzetarako datak finkatu dira eta izen-emateetarako bitartekoak zehazten ari dira

  Haur eta gaztetxoentzat udako oporretako lehen asteetan izango den aisialdi eskaintza prestatzen ari dira udal teknikariak. Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren arte udalekuak bueltan izango dira ekainaren 27tik uztailaren 27ra. Goizeko ekintza izango da, udaleku irekien antzera. Udalekuak lau astez luzatuko dira, ekainaren 27tik uztailaren 22ra. Data berdinetan baina goiz eta arratsaldeko eskaintza bilduko da bestalde, uda kirol kanpainan.

  Partaideen nahiz begiraleen izen-ematea, azken hauen kontratazio iraupena eta kirol kanpainaren kasuan eskaintza konkretua zehazten ari dira arloko udal teknikariak. Arte udalekuak eta udaleku irekien prestaketa dago aurreratuen, haur eta gaztetxoen izen-emate epeak dagoeneko publiko egin baitira. Arte udalekuetan LH3tik DBH3ra arteko gaztetxoek parte ahal izango dute, beti ere, izena, martxoaren 21etik 25era ematen badute. Plazak mugatuak dira eta, beharra badago, zozketaz esleituko dira. Udaleku irekietan berriz, 2010 eta 2018 urteen artean jaiotakoek parte hartuko dute eta izena, martxoaren 21etik apirilaren 1era eman beharko dute. Izen-ematea online izango da www.oñati.eus atariaren bitartez.

  Begirale izango direnen izen-ematea ere modu telematikoan egin ahal izateko bitartekoak lotzen ari dira udal arduradunak. Dagoeneko aurreratu genezake arte udalekuetako begiraleen izen-ematea datorren astean izango dela, martxoaren 14tik 18ra.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!