Arropa eta ehunkien azoka Santa Marina plazan izango da larunbatean

2022/09/20
Card image cap
Barrakak direla-eta urtero egiten den leku aldaketa da

  Jaietarako barrakak bihar iritsiko dira azoka ondoko gunera eta, ondorioz, arropa eta ehunkien saltzaileei larunbateko azoka Santa Marinan egiteko aukera eman zitzaien pasa den asteburuan. Postua plaza ondoan ez bada beste nonbait jartzeko aukera izatea eskertzen dute astero gurera etorri ohi diren saltzaileek, nahiz eta jakin badakiten erosleak despistatu xamar ibili daitezkeela eta zenbait ez direla Santa Marinaraino iritsiko. Baina Oñatiko larunbatetako hitzordua hartuta dute eta bete egingo dute, leku ezberdinean bada ere.

  Irailaren 24an arropa eta ehunkien saltokiak Santa Marinako plazan izango dira baina ez hurrengo astean, hau da, Herri Egunean. Orduan ez baita azokarik egiten gurean, ez arropa eta osagarriena, ezta ohiko elikagaien azoka ere.

  Ekainean ere pare bat astetan Santa Marinan egin zen ehunkien salmenta, Topagune feministak eraginda, batean, eta Korpus jaietara etorri ziren barrakek eraginda, bestean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!