Arropa eta ehunkien azoka Santa Marina plazan egingo da larunbatean

2023/03/14
Card image cap
Debagoieneko ERNAI eguna dela eta karpa jarriko da plaza ondoko jolasgunean

  Debagoienatik ari gara eskualde mailako ospakizuna egingo du ERNAI gazte antolakundeak larunbatean Oñatin. Goizeko ekintzak Kultur etxean egingo dituzten arren, arratsaldeko gazte bazkaria, kontzertuak eta ekitaldi politikoa plaza ondoan muntatuko den karpan egingo dira. Ondorioz, arropa eta ehunkien larunbateko azoka Santa Marinara aldatuko da. Hala jakinarazi zitzaien saltzaileei pasa den asteburuan eta beste horrenbeste egin zuten eurek bezeroei behin behineko toki aldaketaren berri emanez.

  Udaberri-udako denboraldiari dagozkion salmentak hasi berritan garrantzitsua da Oñatiko hitzordua saltzaileentzat eta ontzat eman dute udalaren proposamena.

  Urtean bospasei egunetan jarri ohi da ehunkien azoka Santa Marinan: Korpus eta San Migel jaixetan barrakak datozenean eta bestelako ekitaldi bereziren bat tokatzen den larunbat edo asteburutan. Larunbatean arropa eta zapata postuak Santa Marinan muntatuko dira baina elikagaien azokak ez du inolako aldaketarik izango eta merkatu plazan egingo da, ohikoa denez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!