Arropa eta ehunkien azoka Santa Marina plazan egingo da datozen bi larunbatetan

2023/06/01
Card image cap

  Korpus jaietarako barrakak plaza ondoan muntatu direla eta arropa eta ehunkien azoka lekuz aldatuko da, Santa Marina plazara, datozen bi larunbatetan. Hala egiteko aukera eman zitzaien saltzaileei orain bi aste.

  Urtean bospasei egunetan jarri ohi da ehunkien azoka Santa Marinan: Korpus eta San Migel jaixetan barrakak datozenean, eta bestelako ekitaldi bereziren bat tokatzen den larunbat edo asteburutan. Martxoan esaterako, karpa handia jarri zen plazan Debagoieneko ERNAI eguneko ospakizunak hartzeko, eta orduan ere, ehunkien azoka lekuz aldatu zen. Datozen bi larunbatetan, ekainaren 3 eta 10ean, beste horrenbeste gertatuko da, arropa eta zapata postuak Santa Marinan muntatuko dira baina elikagaien azokak ez du inolako aldaketarik izango eta merkatu plazan egingo da, ohikoa denez.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!