Oñatiko udala

Ari dira jada udalak 2014rako argitaratu duen egutegia banatzen.

2013/12/18
Card image cap
Egutegiak herriko denda, enpresa, ikastetxe eta lokal publikoetara banatu ondoren soberan dauden aleak Turismo bulegoan jarriko dira salgai.

   “Oñati, euskararen arnasgunea” da 2014ko egutegiaren lema eta mezu nagusia. Horrek, Belardik ateratako irudia osatzen du. Argazkian, Belargo txabola bat eta Udalaitz mendia aurrez aurre ikusten dira.

  2014ko udal egutegiak gainera itxura berria du, lehengo poster tamainako orri bakarreko eredua aldatuta, 13 laminaz osatutako irudi bakarreko horma irudi bihurtu baita. Hala, urteko hilabete bakoitzak kendu daitekeen orria dauka. Hilabetekako egutegi horretan gainera herri mailan esanguratsuak diren jai eta ospakizun nahiz aldarrikapen egunak bereziki azpimarratuta agertzen dira.

  Pasa den astean hasi ziren udal zerbitzu, ikastetxe, denda eta bestelako lokal publikoetara egutegi hauek banatzen. Aurten, 500 ale argitaratu dira. Aurreko urteetan baino gutxiago. Dena den, banaka batzuk banatu gabe geratzea espero da eta horiek, Turismo Bulegoan jarriko dira salgai. Ohikoa denez euro bateko prezio sinbolikoan.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!