Oñatiko udala

Argia kenduko da herri osoan abuztuaren 10ean

2022/07/28
Card image cap
15:00tatik 19:00tara izango da

  Oñargik jakinarazi duenez, herri osoari eragingo dion argi mozketa egingo da abuztuaren 10ean, asteazkena, arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara bitartean. Erdi tentsioko sarean mantentze lanak egin eta zerbitzuaren kalitatea hobetzen jarraitzeko baliatuko dute lau orduko eten hori.

  Lanak amaitu bezain azkar emango da argia, aurrez abisatu gabe. Argi mozketak dirauen bitartean, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen du Oñargik. Argi mozketaren jakinarazpen oharrak etxeetara banatu ziren pasa den astean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!