Oñatiko udala

Arantzazurako errepidea 8.30tan itxiko da bihar

2016/03/18
Card image cap
Donostiako Elizbarrutiak antolatuta, Arantzazuko ibilaldia egingo da

  Garizuma amaiera aldera Arantzazura oinez joateko martxa urteroko zita da. Bihar, Errukitsu Aita bezala lemapean egingo da. Ibilaldia, goizeko 09:30etan abiatuko da Soraluze hotelaren paretik eta eguerdirako Arantzazura iristea aurre ikusten da. Arantzazuko azken ekitaldia, meza, elizan egingo da Jose Ignacio Munilla Gotzainak gidatuta. 12.50etarako berriz, autobusak jaisten hasiko dira.

  Oinez doazenen segurtasuna bermatze aldera, Arantzazuko errepidea goizeko 8.30tan itxiko da eta ibilaldiak aurrera egin ahala, bidea irekitzen joango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!