Arantzazurako autobus zerbitzu berezia izango da jaixetan

2022/09/28
Card image cap
San Migel egunean, Herri Egunean eta Errosarixo domekan Oñati eta Arantzazu arteko autobusa martxan izango da

  Herribusaren zerbitzua egokitu egingo da datozen egunotan. Herri barruko zerbitzua arratsaldeko 19:30tan amaituko da gaur eta urriaren 4ra arte ez da berriro eskainiko. Bitartean, ibilgailuak Arantzazurako zerbitzu berezia beteko du.

  Arantzazurako autobus zerbitzua domeka eta jaiegunetan eskaintzen da eta hala beteko da bihar, San Migel egunez, eta urriaren 2an, Errosarixo domekan. Bi egun horietan ohiko ordutegia beteko du Oñati eta Arantzazu arteko autobusak.
Eta zapatuan, Herri Egunean, izango da baita ere Arantzazura autobusez joan-etorria egiteko aukerarik. Jakinekoa da egun horretan etxetik kanpora bazkaltzeko ohitura dagoela. Arantzazurako bidean eta Santutegi inguruan jatetxe ugari daudenez, auto partikularra hartu gabe autobusez joateko aukera eskaintzea erabaki du Udalak. Herri Egunean, Arantzazurako zerbitzua beteko du Herribusak baina ordutegi berezian, eguerditik aurrera.

  Larunbatetik iganderako gauean ere gaueko zerbitzua berezia eskainiko du Lurraldebusek eta Oñati eta Arrasate arteko linea indartuko du. Hainbat zerbitzu Eskoriatza edo Leintz Gatzagaraino ere iritsiko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!