Arantzazu eta Oñati arteko autobus zerbitzua indartu egingo da igandean

2018/09/05
Card image cap
Zerbitzua ordu-erdiro izango da goizez eta hirugarren autobus handi bat jarriko da errefortzu moduan.

Igandearekin ospatuko da Arantzazuko Ama Birjinaren eguna. Horrek, ohiko lan egun batean baino jende gehiago biltzea ekarriko du, ez bakarrik Oñatikoak baita Gipuzkoa eta Euskal Herrikoak ere. 

Ohikoa denez, Oñati eta Arantzazu arteko autobus zerbitzua bereziki indartzea erabaki du Oñatiko Garapen eta Turismo Agentziak. Egun osoan zehar 35 plazako bi autobus ibiliko dira gora eta behera eta goizeko 7:30tatik 14:30ak arte eta 55 plazako hirugarren bat ere sartuko da zerbitzuan, errefortzu moduan. Horrela, autobusez ahalik eta jende gehien garraiatzea lortu nahi da.

Goizeko ordu puntatan zerbitzuan minutuetako gora beherak egon daitezkeela adierazi dute arduradunek baina lasaitasuna eta pazientzia eskatu dute. 14:30ak arte zerbitzua ordu-erdiro izango da eta arratsaldean berriz, ordubetero.
Arantzazuko Amaren egunean ohikoa denez, gainera, autobusek 5 geltoki izango dituzte: Olakua, Kalegoiena, Postetxea, benediktinen aurrealdean eta Arantzazu.

Udaltzaingoak eta Ertzaintzak bide segurtasun protokoloa zehaztu ohi dute eta Arantzazuko aparkalekutik kanpora autorik utzi ez dadin bereziki zainduko da. Aparkaleku plaza guztiak betetzen direnean errepidea itxi egingo da eta jendea autobusetara bideratuko da. Santutegira iristeko bide bakarra autobusa izango da beraz, baldin eta inguruko aparkalekua guztiz betetzen bada.

Herritarrak bereziki indartuko den autobus zerbitzu publikoa erabiltzera animatzen ditu udalak. Arantzazuko amaren egunean zerbitzua indartzen den arren, txartelaren prezioa betikoa izango da: 70 zentimo bidaiako.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!