Oñatiko udala

Abuztuaren 11an argindarra moztuko da, 15:00etatik 19:00etara

2021/07/20
Card image cap
Oñargiren hornidura sarean mantentze eta hobekuntza lanak egingo dira

  Herri gune osoari eragingo dion argi moztea abuztuaren 11n gauzatuko da, 15:00etatik 19:00etara. Lau orduko eten horretan Bustinzuloko azpi-estazioan kabina berriak jarri, sareko puntu ezberdinetan zuhaitzak eta adarrak moztu eta bestelako mantenu lanak egingo dira. 

  Bustinzuloko instalaziotik irteten dira herria argindarrez hornitzen duten OÑARGIren linea guztiak. Urtero mantentze eta hobekuntza lanak egiten dira, ezustekorik gerta ez daitezen. Asteazkenarekin etorriko den abuztuaren 11n, 15:00etatik 19:00etara ez da argirik izango. Argi mozteak, OÑARGI, herriko argia duten guztiei eragingo die: herri guneari eta hainbat auzotako etxe eta baserriei.

  OÑARGI enpresako arduradunak abuztua probesten saiatzen dira hornidura sarean mantentze eta hobekuntza lanak egiteko. Askorentzat opor hilabetea izaki argindarra hiruzpalau orduz eteteak beste urte sasoi batean baino eragin txikiagoa duela pentsatzen da. Baina eragina beti izaten du eta horregatik, dagokion oharra banatuko da datozen egunotan herriko etxe eta eraikinetara, jendeari abisua garaiz emateko. Oharrean, aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!