Oñatiko udala

96.400 euro banatuko ditu udalak herriko ikastetxe eta guraso elkarteen artean

2024/06/17
Card image cap
Gurasoei zuzenduta formazioa, bestak beste, baloratzen da dirulaguntzak ebazterakoan
Baimendutako gastuaren %60a ordainduko da orain

  8 eskaera jaso dira Udalak ikastetxeei eta bertan diharduten Guraso elkarteei zuzendutako dirulaguntzetara eta guztiak onartu dira.

  Jarduera akademikotik kanpo herriko haurren heziketan osagarriak diren ekimenak diruz laguntzen ditu Udalak. Ikasle kopurua, ekintza programa eta hizkuntza normalizazioa atalak dira ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzen banaketarako irizpide nagusiak baina beste batzuk ere kontutan hartzen dira, antzerkigintzaren lanketara edota gurasoen formazioa, esaterako. 18 urtera arteko heziketa eskaintzen duten ikastetxe guztiek eskatu dute udalaren dirulaguntza eta, denera, 87.247 euroko laguntza bideratuko zaie.

  Guraso elkarteei zuzendutako dirulaguntzetarako 3 eskaera jaso dira: Urgain herri eskola, Oñati institutua eta Elkar Hezi ikastetxean diharduten guraso elkarteen izenean. Hauei, denera, 9.171 euro banatzea erabaki da.

  Orain, onartu den diru-laguntzaren % 60a emango zaie ikastetxe eta guraso elkarteei, 57.850 euro. Gainontzekoa, fakturen bidez egiaztatuko den likidazioa egiterakoan. 2023-2024 ikasturteari dagokion kontu kitatzea, irailaren 30a baino lehen egin beharko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!