33. master ikastaroa abian da Lege Soziologia Institutuan

2022/09/28
Card image cap
Master ikastaroko ikasleak ikasturteari hasiera emanez
10 herrialde ezberdinetako 13 ikaslek beteko dute ikasturte osoko programa

  Aukera bikoitza ematen du Lege Soziologia Institutuak, master ikastaroa osorik egin edo mintegi soltetan parte hartu. Kasu honetan izen-ematea mintegia hasi baino bi aste lehenago ixten da. Eta mintegi solteak egiteko aurreko urteetan baina eskaera gehiago jasotzen ari direla adierazi digute nazioarteko institutuan.

  Kanada, Kolonbia, Txile, Ganbia, Indonesia, Liberia, Pakistan, Turkia eta estatutik etorritako 13 ikasle ari dira masterrean. Tartean, hiru euskal herritar ere badaude. Udazkenean Antixena egoitza beteta egongo dela aurreratu digute Lege Soziologia Institututik, master ikasleez gain liburutegira datozen ikertzaileak ere asko ugaldu direlako. Ikertzaileok egonaldi laburrak egin ohi dituzte Oñatin, egun edo aste gutxi batzuk. Pandemiak eraginda bisitari hauen etorrera eten egin zen baina berriro itzultzen ari dira, Oñatiko liburutegiaren kalitate handiak erakarrita.

  Nazioarteko master ikasleei beste ekintza osagarri batzuk eskaintzen zaizkie Oñatin dauden bitartean: Bilboko SITeko ikasleekin bisita egingo dute edota EHUren UNESCO katedrak antolatutako gorroto-delituen inguruko Simposiumean parte hartuko dute, urriaren 7an.

  Oñatiko Nazioarteko Lege Soziologia Institutuak eskaintzen duen masterra Euskal Herriko Unibertsitateak eta Milango Unibertsitateak babesten dute eta bai ikasleak baita irakasleak ere nazioartetik etortzen dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!