Oñatiko udala

22.884 euroko ekarpena egingo dio udalak Deba Garaia landa garapena elkarteari aurten

2022/01/10
Card image cap
Udal ekarpena lau zatitan ordainduko da

  Debagoieneko landa garapenerako elkarteak pasa den azaroaren 17an egin zuen batzarrean 2022ko aurrekontua onartu zuen: 168.764 euro. Diru kopuru horri aurre egin ahal izateko erakunde ezberdinen ekarpena izango du: eskualdeko udalak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia, besteak beste. Udalek subentzio gisa egiten diote diru-ekarpena elkarteari. Aurten ia 103.000 euroko ekarpena egingo dute.

  Deba Garaia landa garapena elkarteak, onartutako aurrekontuaren eta urtean egin beharreko ekarpenaren berri eman die eskualdeko udalei. Oñatik 22.884 euroko ekarpena egin beharko du. Diru kopuru hori lau zatitan ordainduko da, otsailaren 15ean, apirilaren 19an, uztailaren 15ean eta urriaren 17an.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!