Oñatiko udala

2021-2022 ikasturterako eskulan ikastaroen eskaintza gertu du Kultura departamentuak

2021/10/06
Card image cap
Izen-ematea urriaren 13tik 20ra egin beharko da

  Ohikoak diren ikastaroak eskainiko dira: hari edo orratz-lanak, eskulan dekoratiboak eta pintura ikastaroa, haur, gaztetxo eta nagusiei zuzenduta. Aurtengo berrikuntza helduei zuzendutako pintura ikastaroan izango da. Urtetan Luis Laskurainek eman du ikastaroa baina erretiroa hartu du eta Gurutze Mugika arduratuko da aurten pintura irakasteaz. Iazkoarekin alderatuta beste nobedadea, txanda bakarreko ikasturtea berreskuratzen dela, izan ere, osasun egoerak onera egin baitu azken hilabeteotan eta ondorioz, ez da lekuaren arabera partaide kopurua mugatu beharrik izan. Hala, hari-lanetako taldeetan, gehienez 10 lagun onartuko dira, 40 guztira; eskulan dekoratiboak ikastaroan 8 lagun taldeko, 16 guztira; eta pinturan, adinaren arabera, 15 nagusien taldeetan eta 11 haur eta gaztetxoei zuzendutakoetan, 74 guztira. Denak batuta, 130 plaza eskainiko dira ikasturte honetan.

  Ikasleen adinaren arabera, matrikula kostua ezberdina da, baina prezioak ez dira igo eta iaz bezala, helduek 78,17 € ordaindu beharko dute eta adingabeek 57,22 €. Aipagarria da, Oñatin erroldatuta dauden langabetuak matrikula ordaintzetik salbuetsita egongo direla baldin eta langabezia prestazio ekonomikorik ez badute edo agortuta badaukate.

  Antolatu diren eskulan ikastaroak nork emango dituen, zein egun eta ordutegitan egingo diren eta zein kostu duten biltzen duen esku-orria prestatu du Kultura departamentuak eta gaur bertan hasi dira etxeetara banatzen. Izen-ematea berriz, urriaren 13tik 20ra bete beharko da eta ohikoa denez, eskaintzen diren plazak baino izen gehiago jasoko balira zozketa egingo litzateke. Ondoren matrikula kobratuko da, izenarekin batera kontu korrontea ere eman beharko baita.

  Eskulan ikastaroak, azaroko lehen astean hasiko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!