“Udala bertatik bertara” ezagutzeko bisita gidatu berezia antolatu da hilaren 28rako

2017/01/12
Card image cap
Parte hartzeko izena aurrez eman behar da

  Oñati dabilen herria irudi berria aurkeztearekin bat udalaren jarduna herritarrengana hurbiltzeko asmoa agertu zuen gobernu taldeak. Erabaki honen ekimenetako bat izango da udaletxean egingo den bisita gidatua. Udalaren eguneroko jardunera hurbiltzeko aukera eman nahi zaie herritarrei bisita honen bidez. Udaletxeko egoitza eta areto ezberdinak erakutsiko dira:  pleno aretoa, alkatearen bulegoa edota udal artxiboa.

  Ate irekien saio berezi hau hileko azken larunbatean, urtarrilaren 28an egingo da eta euskaraz izango da. Hitzordua, udaletxeko arkupetan 11:00etan egin da. Alkateak eta hainbat zinegotzik egingo diete harrera bisitariei eta ordubete inguru iraungo duen saioa eurek gidatuko dute.

  Gehienez 15 pertsonako taldea osatuko da. Horregatik, aurrez izena ematea eskatzen da. Izena emateko hiru bide zehaztu dira:  zuzenean udaletxetik pasata harrera bulegoan aurrez aurre egin daiteke; telefonoz deituta ere bai, zenbakia 943 780411 da edota mezu elektroniko bat bidaliz honako helbidera:  partaidetza@onati.eus. Izena emateko azken eguna hilaren 23a izango da baldin eta plazak aurrez betetzen ez badira. Izen ematearen hurrenkera errespetatuko da eta deskuidoan dauden plazak baino herritar gehiagok izena emango balute,  beste bisita egun bat antolatzea baloratuko da. Erretserba egiterakoan interesatuen izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa hartuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!