“Kultura bonuak” eskuragarri Hirukar, Altuna, Ibarrondo eta Haritza liburu dendetan

2022/12/07
Card image cap
20 eurotako bonuek 32 edo 28 eurorainoko erosketa egiteko aukera ematen dute

  Gipuzkoako 64 denda atxiki dira Foru Aldundiak sustatzen duen kultura bonoen kanpainara, tartean Oñatiko lau. Bat egin duten saltokietan bereizgarri bat jarri da, bonua eskuratu nahi duenak erraz identifikatu ditzan. Produktuak erosteko bonuek 12 edo 8 euroko hobaria izango dute hizkuntzaren arabera. Euskarazko liburu, disko edo DVDak erosteko hobaria 12 eurokoa izango da eta beste hizkuntzaren batean daudenak erosteagatik 8 eurokoa, kasu guztietan, bonuaren prezioa 20 eurokoa izango da eroslearentzat.

  Ostiralean, abenduaren 2an, jarri ziren salgai kultura bonuak, guztira, 8.700: 2.700 euskarazko kultur produktuetarako eta 6.000 beste hizkuntzetako kultur produktuak erosteko. Horretarako, Kultura departamentuak 80.000 euroko partida bideratu du. Euskarazkoak gutxiago dira baina hobari handiagoa dute , 20eurotan erosi eta 32 euroko balioa duten produktuak eskuratzeko aukera ematen dutelako.

  Oñatin, lau dira Foru Aldundiaren ekimenera batu diren liburu dendak: Hirukar, Altuna, Haritza eta Ibarrondo. Lauretan, liburuak, musika edozein euskarritan eta filmak erosteko bonuak eskuratu daitezke eta noski, bertan gastatu ere bai.
Produktuak erosteko bonuak, urtarrilaren 29ra arte erabili ahal izango dira.

  Ekimen honen helburua da herritarrei laguntzea kultur ondasunak eta produktuak eskuratzen eta kultur sektoreko enpresak indartu eta eredu kultural jasangarriagoa sustatzea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!