2012ko uda kanpaina eta Usakoko bainu gunerako zerbitzu proposamena aztergai izango dira gaurko tokiko gobernu batzarrean.

2012/05/24
Udako planak egiten hasi dira kirol batzordean.

  Uda kanpainaren inguruan, monitoreak kontratatzeko araudia izango da gobernu taldeak eztabaidatuko duena. Uztaila eta abuzturako kiroldegiak egingo duen eskaintza berezia zehaztuta dago jada. Uda kanpainari dagokion informazio triptikoa inprentan da eta bihar edo datorren astelehenean ikastetxeen bitartez banatuko dira.

  Ohikoa denez, zozketan parte hartzeko izen emate epe bat izango da eta zozketan zehaztutako ordenaren arabera gustoko ekintza horretan matrikulatu beharko da. Baina guzti honen inguruko xehetasunak esan bezala, datozen egunetan banatuko diren informazio orrietan ikusiko duzue.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!