2 administrari eta artxibo laguntzaile bat aldi baterako kontratatzeko hautaketa prozesuaren emaitzak argitaratu dira

2017/01/27
Card image cap
Lanpostu bakoitzeko zerrenda bana osatu da

  15 lagun ziren Lanbidek egin zuen lehen hautaketaren ondoren elkarrizketetarako deitu zirenak. Batzuk, administrari eta artxibo laguntzaile izateko zerrendetan zeuden, bete beharreko baldintzak paretsuak baitziren. Diferentziak ordea, lanaren araberako aurreko esperientzia baloratzerakoan eman dira. Hala, gizarte zerbitzuetan edo gaztedia departamentuan aritzeko bi administrari kontratatuko dira baina lana ezberdina izango denez, aurreko lan eskarmentua ere ezberdin baloratu da. Ondorioz, lanpostu bakoitzerako zerrenda bana osatu eta argitaratu da. Zerrendak udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan ikusgai daude.

  Puntuazio zerrendak behin behinekoak dira. Erreklamazioren bat aurkeztu nahi duenak hiru eguneko epea dauka hartarako. Balizko erreklamazio horiek argituta, dagozkien kontratuak egingo zaizkie puntuazio handiena lortu duten hiru hautagaiei.

  Udalak egingo dituen aldi baterako kontratu hauek, garapen ekonomikorako eta tokiko esparruan enplegua sortzeko proiektuak sustatzera bideratutako Lanbideren programaren baitan egingo ditu. Hau da, enplegu zerbitzuak kontratazio gastuak arintzeko diru laguntza emango du. Udalak, bi administrari eta artxibo laguntzailea, hiru hilabeterako eta lan jardun osoz kontratatuko ditu.
 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!