14 kirol begirale kontratatuko dira Uda kanpainari aurre egin ahal izateko.

2013/06/19
Horietako batzuk bi jardun ezberdin gidatzen arituko dira. Guztiek, gaur arratsaldean prestaketa saioa dute Kiroldegian.

  Astelehenean bertan hasiko da udako kirol kanpaina. Udaleko kirol zerbitzuek aurten eskaini dituzten ekintza ezberdinetan, 715 lagunek eman dute izena. Baina batzuek, ekintza bat baino gehiago aukeratu dutela kontutan hartuta 715 lagun horiek ia 1200 kirol jardun edo saio beteko dituztela esan genezake.

  Zenbait ekintza, kiroldegian urte osoan lanean diharduten begiraleek gidatuko dituzte baina hilabeteko eskaintza puntual honi aurre egiteko beste 14 lagun aldi baterako kontratatuko dira. Horietako 7, zerbitzu orokorretarako eta beste 7, patinaje, eskalada eta mendiko bizikleta zerbitzu espezifikoetarako.

  Guztiek, gaur arratsaldean, 5etan, prestaketa saioa dute Zubikoa kiroldegian bertan. 

  14 kirol monitore hauei uda kanpainak irauten dituen lau astetarako lan kontratua egingo die udalak. Gogoratu, lehen txanda eta txanda bakarreko ekintzak ere, ekainaren 24an hasiko direla eta bigarren txandakoak berriz, uztailaren 8an.

  Kiroldegitik bertatik jakinarazi zigutenez, zenbait ekintza eta ordutegitan taldeak osatzeko plazak badaude oraindik, beraz, interesa duenak, kiroldegian galdetu behar du.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!