11 lagun aurkeztu dira arte udalekuetan begirale izateko deialdira

2016/06/01
Card image cap
Hasieran onartu diren zazpiek egiaztatutako merituen behin behineko puntuaketa argitaratu da

  Onartu eta baztertuen zerrenda eta aipatu merituen puntuaketa, udaletxeko iragarki taulan eta web atarian dago ikusgai. Behin behinekoak dira biak eta erreklamazioren bat egin edota dokumentazioa osatu nahi duenak ekainaren 2ra arteko epea du horretarako. Era berean, arte udalekuak hasi aurretik egingo diren formazio saioetara joateko ezintasuna duenak ere, ekainaren 2a arteko epea du, ezintasun hori jakinarazteko.

  11 lagun aurkeztu ziren arte udalekuetan begirale izateko deialdira baina 7 bakarrik onartu dira. Hasiera batetan hautaketa prozesutik kanpo utzi diren lauak baztertzeko arrazoiak, eskatutako titulazioa edo euskara maila egiaztatzen duten agiriak ez aurkeztea izan da. Dena den, dokumentazioa presentatzeko aukera badute oraindik, ekinaren 2ra arte, lehen aipatu bezala.

  Udalak, ekainaren 27tik uztailaren 22ra egingo diren arte udalekuetarako bi begirale kontratatuko ditu. Izan ere, 12 laguneko taldea osatzea aurre ikusten baita. 11 eta 15 urte bitarteko gaztetxoekin, marrazketa, eskultura eta beste hainbat arte disziplina landuko dira. Horregatik, begirale izango direnei, Arte Ederretako graduaren lehenengo bi ikasturteak gutxienez gaindituta izatea eskatu zaie. Gainera, arte udalekuetan begirale gisa aritu izana edota artearen inguruan irakasle lanak egin izana bereziki baloratu da.

  Arte udalekuetan parte hartu nahi duten neska mutilentzat astelehenean ireki zen izen-emate epea. Izena, Gaztelekuan eman behar da, ekainaren 10a bitartean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!