Zubillaga auzoko bizitegi arearen eraberritze proiektua osatzeko lanak lizitaziora atera dira

2018/02/22
Card image cap
Hiru enpresa gonbidatu dira lanak egiteko eskaintzak aurkeztera

  Zubillaga auzoko bizitegi arearenen eraberritze proiektuari dagokion 1. Faseko lanak, publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaz esleituko dira. Horrek esanahi du, arloko hainbat enpresa lizitazio prozesuan parte hartzera zuzenki gonbidatzen direla. Martxoaren 12ra arteko epea eman zaie proposamen ekonomikoak udal bulegoetan aurkeztu ditzaten. Kontratua adjudikatzeko irizpide nagusia eskaintza ekonomikoa izango baita.

  Zubillagako eraberritze proiektuaren lehenengo faseaz ari bagara ere, berez gauzatuko den hirugarren eta azkena izango da, beste biak amaituta baitaude. Oraingoak, Zubillaga auzoko bizitegi eremu nagusia, auzo-etxearen inguruak eta San Pedro elizaren atzealdeko jolas parkea hartzen ditu bere baitan. Auzo-etxetik jolaslekurako bidea hobetuko da, arrapala bat egokituz; auzo-etxerako sarrera irisgarri bihurtuko da egun dituen bi mailak kendu eta arrapala eginez eta egungo jolas parkea lekuz mugituko da, eliza atzealdean mantenduz baina irisgarriagoa bihurtuz. Fase honetan Zubillaga auzoa 35-38 zenbakien arteko urbanizazioa konpontzea aurreikusten da, oinezkoen ibilbideak berrituko dira irisgarritasun baldintzetara egokituz eta autoentzako aparkalekuak egokituko dira. 

  Lan hauen lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 242.000 euro da. Lanak egiteko epea berriz, lau hilabetera mugatu du udalak. Dena den, enpresek, bai aurrekontua baita egite-epea ere murriztea proposatu dezakete.

   Sestra enpresak osatu zuen Zubillagako auzoa  eraberritzeko proiektua, 2015ean. Ordutik, faseka, hainbat egokitze lan egin dira: lehenengoan, Ulma Forja paretik Artixa errekaren zubirainoko lanak egin ziren eta bigarrenean Martelopezkua baserriaren ingurutik pilotalekua eta auzo elkartera bitartekoak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!