Zubikoako lurrazpiko aparkaleku publikoa eta San Juan kalea itxita daude gaur goizetik.

2013/07/01
Uztailean zehar ezin izango da anbulatorio ondoko errotondatik behera, San Juan kalera sartu. Garajea dutenek, Kalegoienako lurrazpiko aparkalekua erabili ahal izango dute.

  Zenbait garaje jabek Kalegoienako aparkaleku publikoa erabiltzen aritu dira maiatzaz geroztik. Lehenik egin ziren ur hoditeria berritzeko lanen ondorioz eta orain, kalea irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanak tarteko,  ezin izan baitute beren garajeetara autoz sartu. Une honetan jada zenbait garajeetara ez ezik, anbulatorio ondoko errotondatik behera ezin da San Juan kalera autoz sartu. Ondorioz, bertan garajea duten guztiek, maiatzean egin zuten bezala, Kalegoienako lurrazpiko aparkalekua erabili ahal izango dute autoa uzteko. Horretarako, gogoratu, udalak, txartel bereziak banatu zizkiela.

  San Juan kalea irisgarritasun neurrietara egokitzeko lanak, kalearen barrenetik gora, parrokia aldamenetik gora egiten ari dira. Gaur jada, aparkaleku publikorako sarrera pareraino iristea aurre ikusten da. Horretxegatik, parking-erako sarrera eta kalea bera, errotonda paretik behera, itxi egin dira. Aurrez zehaztutako epeak betetzen ari dira. Eskola garaian bereziki herritar askok erabiltzen dute Zubikoako lurrazpiko aparkalekua kiroldegira joan edota haurrak ikastolan utzi eta hartzeko. Hori jakinik, aparkalekua, eskolako oporretan ixtea aurre ikusi zen eta halaxe egin da gaur bertan.

  San Juan kalea egiten ari diren egokitze lanen baitan, errepidea eta espaloiak maila berean jarriko dira, plataforma bakarra osatuz. Turismo bulego aldamenetik erreka aldeko pasealekura jaisteko dagoen arrapalaren desnibela leundu egingo da eta egun arriskutsu dauden hainbat bebarruetarako sarrerak ere babestuko dira. Lan horiek egin ahal itxi da gaur anbulatorio ondoko errotonda paretik behera San Juan kalerako sarrera.

  Lanak, uztaila honetan amaitzea aurre ikusten da eta litekeena da, lanak amaitu bitartean kale zati hau eta ondorioz, lurrazpiko aparkaleku publikoa bera ez irekitzea.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!