Zubikoa Kiroldegiko elbarrientzako aldagelak berriztatu egingo dira.

2013/05/29
Aurtengo inbertsiotan aurreikusita zeuden lan hauek abuztu-iraila inguruan egin asmo dira.

  Zubikoa kiroldegian elbarrientzako bi aldagela eta komuna daude. Igerilekura doazen gizonezkoen pasilloan daude neurriz bereziak diren aldagela hauek. Aspaldi egin ziren eta erabileraren ondorioz hondatuta daude eta zaharkituta ere bai. Elbarrientzako aldagela gisa prestatu baziren ere, ez dituzte irisgarritasun neurriak guztiz betetzen. Horretxegatik, berriztatzeko lanetan aldagelak txukunduko dira eta irisgarritasun arauetara egokituko dituzte.

  Lanak esleitzerakoan, publizitate gabeko prozedura negoziatua erabili da, hau da, sektoreko 3 enpresei proposamenak aurkeztea eskatu zitzaien. Jasotako aukera ezberdinak aztertuta, egokiena, Ugarte enpresak egindakoa dela adierazi zen kirol batzordetik, eta lanak, Ugarteri esleitzea erabaki berri du udal gobernu taldeak.

  Kiroldegiko elbarrientzako bi aldagelak eta komuna berriztatzeko lanen aurrekontua, 20.000 euro gehi BEZa da. 

  Lanak esleituta, noiz egin zehaztu beharko da. Kontutan hartuta berriztatuko diren instalazioetarako sarrera, igerilekura doazen gizonezkoen pasilloan dagoela, lanak egiten diren bitartean pasabide hori tarteka itxi daiteke. Horretxegatik, igerilekua gutxien erabiltzen den garaian egin asmo da, abuztuan, ahal bada, edo bestela irailean, igerilekua garbitzeko ixten den garian. Oraindik zehazteke dago. 

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!