Zubikoa kiroldegia 21:30ak arte zabalik izango da aurrerantzean

2021/05/11
Card image cap
Eltziako gimnasioa ere bihar itxiko da eta kiroldegiko fitness gune berria hurrengo astean irekiko da

  Alarma egoera bertan behera utzita, Zubikoa kiroldegiak ohiko ordutegia berreskuratuko du bihar. 7:30tatik 21:30tara irekita egongo da, astelehenetik ostiralera. Ordutegi berriak igerilekuko erabileran eragingo du eta azken txanda 20:30takoa izango da. Eguneko azken txanda hori erreserbagai dago jada.

  Zubikoako ordutegia luzatzearekin batera itxiko da Eltziako gimnasioa, behin betiko. Kiroldegiko berritze lanak hastearekin batera egokitu zuen udalak Eltziako gimnasioa. Lanak amaitzear daude eta fitness gune berria prest gimnasia aparatuak hartzeko. Horixe egingo da bihartik aurrera, Eltzian dauden aparatuak Zubikoara eraman eta bertan egokitu. Izan ere, Zubikoako fitness gune berria, rockodromoa eta boulderra datorren astean ireki asmo baitira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!