Oñatiko udala

Zortzi milioi euroko mailegua Laboral kutxarekin kontratatuko du udalak

2019/09/16
Card image cap
Aho batez erabaki zen osteguneko Osoko Bilkura berezian

  2019-2021 urteen artean egingo diren inbertsioetarako 11 milioi euroko mailegua hartuko du udalak. 11 milioi horietatik hiru Oñatiko Ur Jauziak enpresari eskatzea erabaki zuen Osoko Bilkurak uztailean eta beste zortzi milioiak erakunde finantzero batekin kontratatzea. Osteguneko Osoko Bilkura berezian, mailegu berria Laboral kutxarekin kontratatzea erabaki zen, aho batez. Horretarako, Oñatin bulegoa duten erakundeetara jo zen proposamen eske eta baldintza egokienak eskaintzen zituenaren aldeko hautua egin da.

  Oñatiko Ur jauziak enpresarekin nahiz Laboral kutxarekin hartuko diren hiru eta zortzi milioi euroko maileguak baldintza berdinetan kontratatuko dira. Hau da, dirua hiru urteko epean hartzen joango da, beharraren arabera, lehenik, Ur jauziak enpresako mailegutik eta ondoren, Laboral kutxakotik. Kontu egin behar baita, udala bera dela Ur Jauziak enpresako akzioen %81aren jabe. Bi maileguak itzultzeko 14 urteko epea izango da eta ordainduko den interesa, Euriborra gehi 0,47.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!